Benjamin mailan (8-9 urte), Markel Giraldo, Eneko Garcia, Enaitz Hernandez, Irantzu Hernandez eta Juan Salazar aritu ziren. "Guztientzat lehen aldia izan zen txapelketa batean eta, urduri zeuden arren, maila onean aritu ziren", azaldu du Carlos Sanchez entrenatzaileak.
Irati Izurrategi, berriz, infantil mailan aritu zen (12-13 urte). Batetik, kata modalitatean (gerriko laranja/berdetik marroira arte) eta, bestetik, 50 kilogramoz azpiko kumite modalitatean. "Katan, goi mailako bi erronda egin ostean, nagusitasun handiaren gailendu zen. Kumitean gehiago kosta zitzaion baina, konbate lehiatu baten ostean, irabaztea lortu zuen", dio Sanchezek.
Emaitza horiek lortuta, apirilaren 3an Hondarribian jokatuko duten Gipuzkoako Txapelketa dauka begiz jota Izurrategik.