Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon egin dituzte manifestazioak, Hezkuntza erreformak gelditu lelopean. Gasteizen 34 ikasle atxilotu ditu Ertzaintzak, fakultateetan piketeak eta hainbat kalte material egitea egotzita. Istiluak 09:30ak aldera hasi direla adierazi dute Segurtasun Sailetik, eta orduan, zazpi gazte atxilotu dituzte desordena publikoen delitua leporatuta. Ondoren, beste hainbat pertsona identifikatu dituzte, baita atxilotu ere. Manifestazioa, 12:00ak bueltan abiatu da Andre Maria Zuriaren plazatik, eta ikasle askok egin du bat harekin.
Atxilotuetako bat Bergarakoa
Ikasle antolakundeak adierazitakoaren arabera, atxilotuetako bat bergararra da. Horregatik, elkarretaratzea deitu dute Bergaran gaur, 19:00etan, San Martin plazan.