Bailarako Lanbide Heziketa publikoak 21 ziklo eskaintzen ditu

BABESTUTAKO EDUKIA 2022ko maiatzaren 6a

Datorren ikasturteari begira daude dagoeneko ikasleak eta baita ikastetxeak edo formakuntza-zentroak ere. Oñati Institutuak, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketak eta Aretxabaleta Lanbide Eskolak, esaterako, zortzi arlotan banatutako eskaintzak dituzte.

16 urtetik gorako gazte zein helduentzako prestakuntza eskaintzen dute Debagoieneko Lanbide Heziketako zentroek. Oñati Institutuak, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketak eta Aretxabaleta Lanbide Eskolak etorkizuneko langileei zuzendutako kalitatezko, doako eta euskarazko zikloak dituzte; hain zuzen ere, hogeita bat ziklo eta hiru espezializazio programa. Horiek guztiak zortzi arlo profesional barnebiltzen dituzte, eta lan mundura edo beste ikasketa batzuetarako bidea dira.

Aurrematrikula eta Ateak Zabalik jardunaldi presentzialak

Aurrematrikula egiteko epea maiatzaren 9tik 27ra artekoa da. Ezinbestekoa da aurrematrikula egitea gero uztailean matrikula egiteko, Ikastetxeak eta eskaintzen dituzten zikloak ezagutzeko, Ateak Zabalik jardunaldi presentzialak antolatu dituzte hiru ikastetxeetan:

  • Miguel Altuna Lanbide Heziketa: apirilaren 5ean eta 28an ospatu ditu.
  • Aretxabaleta Lanbide Eskola: martxoaren 29an eta maiatzaren 4an ospatu ditu.
  • Oñati Institutua: maiatzaren 10ean eta 14an izango dira.

Ateak zabalik jardunaldietara joateko aukerarik izan ez baduzu, dagokion ikastetxean hitzordua hartu eta ezagutzeko aukera eskainiko dizue.

Ikaslea errealitate birtualarekin lanean, Miguel Altuna Lanbide Heziketan.

Formakuntza eredua, egokituta

Lanbide Heziketak duen abantailetako bat malgutasuna da, eta bakoitzaren beharretara egokitutako formazioa hautatzeko aukera luzatzen dute bailarako zentro publikoek.

Eredu presentziala aukeratu dezakete ikasleek, baina baita enpresako eta ikastetxeko jarduna lotzen dituen Duala ere. Bestetik, eskaintza partziala ere badago, hau da, zikloak moduluka egiteko aukera. Eta bukatzeko, praktikak inguruan edota atzerrian egin daitezke; azken hori Erasmus+ bidez.

Ibilgailuen elektromekanika ikasketak burutzen ikasle bi Aretxabaleta Lanbide Eskolan.

Oñati Institutuko ikasle bi piraguan trebatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak