MUren kooperatibismo masterreko nazioarteko ikasleak, Goienaren egoitzan

Jon Irizar Aranguren 2022ko mar. 22a, 11:29

Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozioenpresariala unibertsitate masterreko nazioarteko zazpi ikasle bailaran dira. Ikasketak online eskaintzen diren arren, formakuntza osagarri gisa hamar eguneko egonaldi bat egiteko aukera dute ikasleek, "euskal kooperatibismoa gertutik ezagutzeko". Hainbat kooperatiba eta erakundeetara egingo dituzte bisitak; tartean, Goiena Komunikazio Taldearen egoitzan izan dira gaur.

Atzo heldu ziren Debagoienera El Salvador, Italia, Katalunia, Kolonbia eta Mauritaniatik Mondragon Unibertsitatearen Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozioenpresariala masterreko zazpi ikasle. Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak eta Leire Uriarte aipatutako masterreko koordinatzaileak egin zieten arrera Eskoriatzako campusean.

Nazioarteko hezkuntza programa online eskaintzen den arren, formakuntza osagarri gisa "euskal kooperatibismoa gertutik ezagutzeko" aukera ematen zaie ikasleei; hori da, hain zuzen, egonaldiaren zioa. Apirilaren 1era arte egongo dira Euskal Herrian.

Bisita

Formakuntza saioak egingo dituzte MUren Eskoriatzako campusean, baita hainbat bisita Euskal Herri luze eta zabalean; tartean, Goiena Komunikazio Taldearen egoitzan izan dira gaur. Iban Arantzabal zuzendariaren gidaritzapean, tokiko hedabidearen egitura, helburu eta instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak