80 orduko tailer teoriko-praktiko batean "gaitasunak identifikatu eta indartu" ostean, eskualdeko enpresetan praktikak eginez "lan esperientzia hartu eta enplegurako sarbidea errazten" du Hazilan proiektuak. Hain zuzen, hori baita Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziaren helburua: gazte kualifikatuen laneratzea.
Martxoaren 28an hasiko dira saioak, eta gaur arte zuten interesatuek eskaera orria bete eta izena emateko aukera. Bada, "plaza batzuk" libre daudela aintzat hartuta, martxoaren 24ra arte luzatu du mankomunitateak izen-ematea. Ondoko estekan aurkitu daiteke proiektuaren inguruko informazioa, baita parte hartzeko eskaera orria ere.