Aurtengo kros denboraldiko azken proban lehiatu dira asteburuan atleta gazteak, Goierri Garaiko XXIV. krosean. Datozen egunotan aire libreko pistako probak prestatzen jarriko dira.
Alebinetan, 1.380 metroko distantzia burutu dute neskek, Arrasateko taldeko lau korrikalariren parte hartzearekin: Elene Kortabarria, Haizea Pablos, Alaitz Etxebarria eta Sara Hierro. Laugarren, 29., 30., eta 34. postuetan sailkatu dira, hurrenez hurren. Kategoria berean, baina mutiletan, Ibai Melgar 16. izan da 1960 metroko distantzia egin ostean.

Metro kopuru bera egin dute infantil mailako korrikalariek. Nesketan 11. sailkatu da Olatz Amiano, 13. Enara Martin eta 18. Eider Vazquez. Mutiletan, berriz, denetan bizkorrena izan da Lander Lanzos; Lamine Sylla eta Markel Rodriguez ere aritu dira lasterketa horretan, 10. eta 11. postuetan sailkatzea lortuta.
