Lehenengo zatian aurreratu ziren markagailuan etxekoak Miriam Agirrek egindako golari esker. Korner baten ostean etorri zen norgehiagokako lehenengo gola, eta jarraian gol aukera garbi pare bat izan zituzten arren, ez zuten asmatu. Hala, gol bakarreko aldearekin joan ziren aldageletara.
Bigarren zatia ere oso borrokatua izan zen, baina hernaniarrek zorte handiagoa izan zuten ate aurrean eta 2 gol lortu zituzten. 1-1ekoa 13. minutuan egin zuten falta jaurtiketa bati esker, eta 1-2koa 77. minutuan korner baten ostean.
Azken segundora arte borrokan jarraitu zuten Leintz Arizmendiko jokalariak eta gol aukerak izan zituzten arren, ez zuten lortu berdinketa. Ezkurrak jokalariek egindako lana azpimarratu du, eta porrota baino gehiago merezi izan zutela esan du.