Garraiolarien sektoreak deitutako grebaren testuinguruan, langileak piketeak egiten aritu dira egunotan, eta Jabier Larrañaga diputatuak gaitzetsi egin ditu ekintzok: "Gogor gaitzesten ditut ibilgailu eta salgaien zirkulazio askearen aurka egiten duen indarkeriazko ekintza oro, eta elkartasuna helarazi nahi diet kaltetutako enpresei eta pertsonei". Halere, onartu du garraiolarien egoera "oso zaila" dela, baina "bide zibilizatuak" erabiltzeko dei egin du.
Bestetik, Gobernu zentralari eta Europar Batasunari eskatu die egora aldatzeko erabakiak hartzeko; "Premiazkoa da neurriak ahalik eta lasterren hartzea, energia eta erregaiaren garestitzeak familietan, industrian eta garraioan duen eragina arintzeko".