Kalkulagailuarekin jarraitzeko moduko jardunaldia da azkena

Xabier Urtzelai 2022ko mar. 18a, 13:30

Beñat Rezusta, artxibo irudian.

Asteburuan erabakiko dute, Iruñeko Labriten eta Eibarko Astelenan, Eskuz Binako Txapelketako finalerako ze bikote sailkatuko diren, eta askok dagoeneko atera dituzte kalkulagailuak.

Izan ere, finalerdietakoa oso ligaxka parekatua izan da, emaitza estuak egon dira norgehiagoka guztietan, eta, hori horrela, lau bikoteek dute, jardunaldi bakarra geratzen dela, finalerako sailkatzeko aukera. Aukerak bai, baina probabilitateak ez dira berdinak. Gauzak sinple azaltze aldera, bi bikote daude txartela euren esku dutenak: Altuna III.a-Martija eta Irribarria-Rezusta.

Irribarriari eta Rezustari dagokionez, finalerako sailkatzeko egin beharrekoak garbi dituzte; zapatuan (Labrit, 17:15) garaipena behar dute Elezkano II.aren eta Zabaletaren kontra. Alegia, euren esku dute finalerako txartela, eta hori, zelan ez, asko da. Izan ere, euren kontrarioei ez die garaipenak bakarrik balio.

Domekan jokatuko dute, Astelenan (17:00), beste norgehiagoka Altuna III.ak eta Martijak Lasoren eta Imazen kontra. Posible da, zapatuko emaitzaren arabera, domekako bi bikoteak jokatu aurretik finalerako sailkatuta egotea. Izan ere, Elezkano-Zabaletak Irribarria-Rezustari 22-17 eta 22-21 arteko emaitzarekin irabazten badiete, domekako lehiak ez du ez gatzik eta ez berakatzik izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak