Erretiroa eta transmisioa berbagai 'Geroa Bermatuz' ekimenean

Jon Irizar Aranguren 2022ko mar. 16a, 10:54

2020ko 'Geroa Bermatuz' ekimeneko saio bateko artxiboko irudia. (Argazkia: Goiena)

Geroa Bermatuz ekimenaren baitan, Debagoieneko Mankomunitateak bi saio eskainiko ditu datozen asteetan. Autonomoen erretiroa landuko da martxoaren 28an; negozio txikien transmisioa, aldiz, apirilaren 4an. Presentzialak eta doakoak izango dira bi saioak, eta izena ematea beharrezkoa da parte hartu ahal izateko.

Geroa Bermatuz ekimena berrabiatu du Debagoieneko Mankomunitateak. 2022 honetarako bi saio aurreikusi dituzte. Autonomoen erretiroa eta negozio txikien transmisioa berbagai hartuta, bi astelehenez egingo dira saioak; martxoaren 28an eta apirilaren 4an, hain zuzen. 

Lehen saioan autonomoen erretiroaren planifikazioa, adina, etorkizuna, eskubideak eta jarraibideak landuko dira, besteak beste. 9:30etatik 12:30etara, hiru orduko saioa izango da. Bigarren lanketak, aldiz, negozio txikien transmisioa izango du oinarri. Lau orduko saioan (9:30-13:30) negozioaren aukerak, ondorena eta transmisiorako aintzat hartu beharreko aldagaiak izango dituzte hizketagai.

Izen-ematea, beharrezkoa

Presentzialak eta doakoak izango dira bi jardunak, baina plaza mugatuak daudela kontuan hartuta, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Hiru aukera jarri ditu mankomunitateak interesdunen eskura: ondoko galdetegia betetzea, 943 79 30 90 telefonora deitzea, eta rgarcia@debagoiena.eus edo aitziber@debagoiena.eus posta helbideetako batera idaztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak