'Guda Zelaia' jardunaldia antolatu du Kontseilu Sozialistak martxoaren 26rako

Mirari Altube Arrese 2022ko mar. 14a, 16:25

Guda Zelaia izenburupean kultura eta arte ekoizpenaren inguruko hausnarketa jardunaldia antolatu du Kontseilu Sozialista Deba Bailarak martxoaren 26rako. Arrasaten izango da eta egun osoko egitaraua zehaztu dute.

Lehenengoz egingo den Guda Zelaia jardunaldiaren helburua da arte ekoizpenaren inguruko hausnarketa sustatzea eta kulturari dagozkion proposamenak jasotzeko plaza ahalbideratzea. Horretarako antolatutako ekintzen artean daude mahai-ingurua, erakusketa, bazkaria eta kontzertuak, besteak beste, eta gaztetxean zein beste hainbat gunetan izango dira.

Egitaraua:

  • 11:00, Mahai-ingurua: Kultura proletarioa eta kultura sozialista. Aitor Bizkarra, Hedoi Etxarte eta Nagore Arzallus. Moderatzailea: Asier Kortabarria.
  • 12:30: Argazki erakusketa: Laia Blasco.
    • DJak: Urretxindorrak.
  • 15:00: Bertso bazkaria: Urko Arregi, Maide Garmendia eta Aitor Tatiegi.
  • 18:00: Cypher: Rap erakustaldia: Tata, Mutiko, Fane, Doce C eta Denso. Biteri plazan.
  • 21:30: Kontzertuak: J Martina, Ezpalak eta DJak.
    • Sarrerak salgai (5 euro): Jai-Zale (Arrasate), Ganbara (Bergara) eta Kixkor (Aretxabaleta).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak