Demokrazia eredu berriak aztertzeko jardunaldia, bihar

Jon Irizar Aranguren 2022ko mar. 14a, 16:38

Telesforo Monzon eLaborategiak, Mondragon Unibertsitateko Huhezi Fakultateak eta Arantzazulab-ek elkarlanean antolatuta, XXI. mendeko demokrazia eredu berriak: asanblada herritarrak edo demokrazia deliberatiboa jardunaldia egingo da bihar, martitzena. 15:00etan hasiko da saioa, eta online izango den arren, aurrez izena eman behar da.  

Eskozia, Frantzia, Irlanda zein Euskal Herriko esperientzietatik abiatuta, gizartearen konpromisoa handitzea helburu duen demokrazia deliberatiboa edota asanblada herritarrak landuko dira bihar arratsaldean Telesforo Monzon eLaborategiak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arantzazulab-ek elkarlanean antolatutako jardunaldietan.

XXI. mendeko demokrazia eredu berriak: asanblada herritarrak edo demokrazia deliberatiboa izenpean, marko teoriko zein praktikoan antolaketa eredu hauek "zertarako balio duten eta zein muga dituzten" izango dituzte hizpide. Demokrazia eredu berriak ulertzea eta aztertzea izango da, beraz, gogoeta plazaren nahia, "batzar herritarrak komunitate antolatuaren konpromiso maila handitzeko eredu" parte-hartzaile "baliagarriak" izan daitezkenaren ustetik abiatuta.

Arratsaldean eta online

15:00etan hasiko da lau ordu eta erdiko iraupena izango duen saioa; hona egitaraua. Jardunaldia Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean egingo den arren, parte hartzeko interesa duten herritarrek Zoom plataformaren bidez jarraitu beharko dituzte saioak. Horretarako, ezinbestekoa da aurrez izena ematea elab@telesforomonzonlab.eus helbidera idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak