EAEko erakunde publikoek euskarazko hedabideak finantzatzeko hitzarmena berritu dute

Jon Irizar Aranguren 2022ko mar. 11a, 14:07

Alaitz Artolazabal –ezkerretik lehena–, erakunde publikoetako eta euskal hedabideetako ordezkariekin. (Argazkia: TOKIKOM)

Eusko Jaurlaritzak eta EAEko hiru Foru Aldundiek euskarazko hedabideak diruz laguntzeko hitzarmen markoa berretsi dute gaur, Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan egindako ekitaldi ofizial batean. TOKIKOMeko zuzendari Alaitz Artolazabalen esanetan, "zifretatik haratago, azpimarratzekoa da erakundeak eta hedabideak elkarrekin lan mahai bateratua osatu eta langaiak bertan adosteko egindako ibilbide emankorra".

Eusko Jaurlaritza eta EAEko hiru Foru Aldundien ordezkariak Bilbon batu dira gaur, Euskadiko Artxibo Historikoan, euskarazko hedabideak diruz laguntzeko hitzarmen markoa berritzeko. Ekitaldian, erakunde publikoak ez ezik, hedabideen ordezkariak ere izan dira, tartean Goiena bazkide den TOKIKOM.

2019an egin zen bezala, beste hiru urterako marko bat onartu da, 2022-2024 bitartean indarrean egongo dena. Guztira, urtero 11,5 milioi euro bideratuko dira hedabideon jarduna finantzatzera. Erakundeek azaldu dutenez, hitzarmenak bi helburu nagusi ditu: euskarazko hedabideon garrantzia aitortzea, eta sektorea egonkortu eta sendotzeko eredu berri bat bilatzea.

Hiru urte hauetan sakontzeko hainbat gai dituzte erakundeek zein hedabideek sortutako mahaian. Tartean, hedabidegintzak bizi duen krisiari aurre egiteko berrikuntza beharrak eta digitalizazioa.

Hona Hekimenek eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmenaren berritzeaz egin duten irakurketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak