Debagoieneko hainbat enpresa daude Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Bilakatu COVID-19 eta Gauzatu-Industria programetako 2021 ekitaldiko dirulaguntzen onuradunen artean. Bilakatu COVID-19 programaren bidez, "COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei" eman dizkio laguntzak Industria sailburuordetzak.
Bestalde, Gauzatu-Industria programako 2021eko ekitaldiko laguntzen onuradunen zerrenda ere plazaratu du Jaurlaritzak. Programa horren bidez, teknologia oinarriko ETEak –enpresa txiki eta ertainak– edo ETE berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematen dira.
Deialdi berria Eusko Jaurlaritzak hilabete honetan zehar jarriko ditu martxan ETEak laguntzeko aurtengo ekitaldiko hainbat programa: Bikaintek, Bideratu eta Bilakatu, hain zuzen ere.
Lagundutako bailarako enpresak
Bilakatu COVID-19 programa
- Natra Oñati SA 1.000.000 €
- Ekide SL 1.000.000 €
- Dikar S.Coop 1.000.000 €
- Lazpiur SL 440.604 €
- Goizper S.Coop 267.122 €
- Estampaciones Sofema SL 304.500 €
- Ecenarro S.Coop 67.395 €
- Industrias Mujika SA 273.300 €
- Ekolber SL 412.050 €
- Embalan3 SL 390.870 €
- Soraluce S.Coop 714.361 €
- Royde S.Coop 30.733 €
- Mecanizados Markiegi SL 88.465 €
- Talleres Ukondartz SL 36.887 €
- Altube Precision SL 54.439 €
Gauzatu-Industria programa
- Embalan3 SL 798.241 €
- Gehiber SAL 192.159 €
- Industrias Mugica SA 459.600 €
- Bitaoñi SL 219.000 €