Arima Galduak jugger taldea Zaragozako txapelketan izan da

Mirari Altube Arrese 2022ko ots. 28a, 11:28

Arima Galduak taldea Zaragozako txapelketan. (Argazkia: Arima Galduak)

Zaragozako txapelketa erregionala jokatu da asteburuan, eta bertan izan dira EAEko hiru talde, horien artean, Arima Galduak. Maila handia topatu dutela adierazi dute jokalariek: "Eibarko taldeak, beste behin, hasi berriei eman die jokatzeko aukera". Bederatzigarren postuan geratu zen Bergaran entrenatzen duen taldea.

Arima Galduak taldeko kideak, Zaragozan.

Jugger jokoa ez da kirol modalitatea oraingoz. Ahalegin horretan ari dira eta lehen pausoa litzateke Euskal Herriko jugger federazioa sortzea. Arima Galduak, 2021eko irailean, Berlinen izan zen mundu mailako txapelketa jokatzen.

Jugger jokoaren gaineko argibideak

Taldeak mistoak izaten dira eta bosna lagunekoak. Lau jokalarik armak dituzte eta bosgarrena lasterkaria da. Helburua da zelai erdian dagoen jug izeneko piezarekin arerioaren eremua zeharkatu, eta, beste aldera eramatea. Horretarako, jokalariek lasterkaria babestu behar dute eta bidea zabaldu. Hainbat tresna erabil ditzakete lan horretan, baina argi ibili beharra dago, beste taldeko arma batek ukituz gero immobilizatuta gelditzen delako jokalari hori, denbora batez. Belarrezko zelaian jokatzen da eta joko eremuak forma oktogonala du.

Eibarko taldeak Bergarako Labegaraietan entrenatzen du, igandetan, eta Bergarako, Elgetako, Zumarragako eta Elgoibarko jendea elkartzen da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak