Gellao auzoko Uritte baserrian jaioa, azken urteak Aretxabaletan bizi izan da. Iaztik, ostera, Eskoriatzako Jose Arana zaharren egoitzan dago 87 urte dituen Juana ahizparekin batera. Osasuntsu eta umoretsu jarraitzen duela erakutsi du Mendizabalek lagunen esanetan: "Merienda ederra egin genuen, txokolatea hartuta eta txurruak janda, eta egonaldi benetan atsegina izan zen".