Ruiz de Azuari iazko titulua defendatzea tokatzen zaio, baina orain arteko txapelketetan ez ditu nahi moduko markak egin –4,30eko saltoa izan da neguko onena–. Hala ere, Arrasatekoa da faboritoa, kontrarioek ez dute-eta salto hoberik egin. Hasiera batean, Miren Bartolome –2020ko irabazlea– eta Monica Clemente –2018ko txapelduna– izango ditu kontrario zuzenenak, eta horiek 4,25eko eta 4,20ko markekin aurkeztuko dira, hurrenez hurren.
Axpek 4,15eko saltoa egin du aurten
Hamabi jauzilari onenen artean egongo da, baita ere, Maialen Axpe. Atletico San Sebastianekoak 4,15eko marka egin du aurten, baina Bedoñakoa ezin da inoiz baztertu.