Egoitz Aizpuruk gidatuta, hiru inprobisazio ikastaro martxoan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko ots. 24a, 10:52

Egoitz Aizpuru oiñatiarrak gidatuko ditu antzerki-inprobisazio tailerrak. Argazkia: Jammingweb.

Elgetan, Aramaion eta Eskoriatzan egingo dute egun bakarreko saio bana, martxoaren 5ean, 12an eta 26a.

Debagoieneko Antzerki Plata- formak antolatuta, antzerki inprobisatuaren gaineko formakuntza saioak egingo dituzte martxoan; azken urteetan Madrilen antzerki inprobisazioetan sakontzen buru-belarri jardun duen Oñatiko Egoitz Aizpuruk gidatuko ditu.

Antzerki ariketen eta jolasen bidez, bat-bateko antzerkigintzako oinarriak jasotzea dute tailerrek helburu. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute eta gutxienez zortzi lagunendako eta gehienez hamasei lagunendako tokia izango da ikastaro bakoitzean. 60 euro ordaindu behar dira saio bakoitzeko, eta hiruretan izena eman gura izanez gero, 150 euro.

'Dap.eus' atarian

Izen-ematea zabalik dago: dan- tzerkiplat@gmail.com helbidera idatzi edo deitu 634 45 03 55 zenbakira. Aurrera begira dituzten asmoen berri, Dap.eus atarian

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak