Errekuperazio ziurtagiriak positibo ematetik 11 egunera igorriko dituzte. Europako batzordeak araudia aldatzea onartu du, errekuperazio-ziurtagiriak antigeno probekin eman ahal izateko. Hala, Lurralde Arteko Osasun Kontseiluan ere onartua izan da, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren oniritziarekin.
Errekuperazio ziurtagiria jasotzen dutenak, koronabirusa berriki gainditu dutela frogatzeaz gain, eragozpenik gabe lekualdatuko ahalko dira Europako 26 herrialdetan barrena, hots, Schengen espazioa osatzen duten herrialdeetan.