Musakolako zentroan, 13:30ean, fino ardoarekin egindako "ohorezko" brindisarekin ekingo diote egunari, eta Andaluziako ereserkia ere abestuko dute. Ondoren, 18.30ean, ongietorria egingo diete autoritateei zein bazkideei eta gero, esan moduan, La Niña Pastoraren kontzertuez gozatzeko aukera izango da. Bitartean, 21:00etan, senidetasun afaria egingo dute, baina 45 lagunek afaldu ahal izango dute gehienez. Gauerdian emango diote amaiera festari.
Musika emanaldiari dagokionez, La Niña Pastoriren errepertorio zabala eskainiko dute Tabita abeslariak eta bere bandak, "une oro errespetatuz moldaketak, melodiak eta ikuskizuneko soinuak".