Otarre eder bat irabazteko aukera Goienaren Aratusteetako argazkien lehiaketan

Goiena 2022ko ots. 24a, 17:43

Prest al daukazu aurtengo mozorroa? Badator berriz Goienaren Aratusteetako argazkien lehiaketa. Otsailaren 25etik martxoaren 1era bitartean bidali zure argazkiak Whatsapp edo Telegram bidez 688 69 00 07 zenbakira. Parte hartzaile guztien artean otarre eder bat zozketatuko da, Aretxabaletako Jon harategiaren eta ​Hankabeltz urdaitegiaren eskutik.

Bidali zure argazkiak eta eskuratu lagunartean edo familian partekatzeko otarre bikain bat. Zozketa martxoaren 2an egingo da jasotako argazki guztien artean. Zenbat eta argazki gehiago bidali, orduan eta aukera gehiago izango dituzu otarrea irabazteko.

 

Oinarriak

Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da oinarriak irakurri eta onartzea.

  • Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste argazki bidali ahalko ditu
  • Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
    • Egilearen izen-abizenak.
    • Harremanetarako telefonoa.
    • Argazkia non ateratakoa den.
  • Argazkiak eta datu GUZTIAK Whatsapp/Telegram (688 69 00 07) bidez behar dira.
  • Argazkiak bidaltzeko epea: otsailaren 25etik martxoaren 1era arte (biak barne).
  • Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
  • Debagoienean jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izango du.
  • 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
  • Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
  • Argazkiek originalak izan beharko dute.
  • Irabazlea zozketa bidez aukeratuko da martxoaren 2an.
  • Saria jasotzeko irabazleari eskatuko zaio lehiaketaren babesleekin argazki bat ateratzeko. 
  • Argazkiak Goienaren hainbat euskarritan argitara daitezke: Goiena.eus atarian, Goiena aldizkarian, Puntua aldizkarian, telebistan eta sare sozialetan.
  • Jasotako argazki guztiak argitaratzerik ez badago, Goienak aukeraketa egingo du egokien iruditzen zaizkion irizpideen arabera.
  • Jasotako argazkiak Goienaren artxiboan gordeko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak