Hasi da duatloi denboraldia Alberdi eta Azkaraterentzat

Jon Irizar Aranguren 2022ko ots. 21a, 13:45

Unai Alberdi –ezkerrean– eta Joseba Azkarate –eskuinean–, lasterketa hasi aurretik. (Argazkia: Antxintxika)

Asteburuan hasi dute duatloi denboraldia Unai Alberdi bergararrak eta Joseba Azkarate oñatiarrak. Zapatuan Sopelan izan zuten lehen hitzordua, eta 10,5 kilometroko zirkuitua osatu ostean, bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Otsailaren 12an eman zitzaion hasiera Erandion Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako duatloi denboraldiari. Astebete gehiago itxaron behar izan dute, baina, duatloi egokituko kirolariek neguko lanen emaitza lehiaketan ikusteko. Zapatuan izan zuten horretarako aukera Sopelan.

Hiru lehiakide aritu ziren nor baino nor gehiago lehen hitzordu honetan; bi bailarako Antxintxika Triatloi Taldekoak. Unai Alberdi bergararrak eta Joseba Azkarate oñatiarrak ezin izan zuten Ion Galarraga Bidania-Goiatzeko kirolaria garaitu. Txirrindularitza sektorean erabaki zuen lasterketa gipuzkoarrak; Alberdi azkarragoa izan zen lehen eta hirugarren sektoreetan, baina Galarragak nagusitasun handia erakutsi zuen bigarrenean.

32 minutu eta 31 segundoan osatu zuen 10,5 kilometroko ibilbidea garaileak –1,5 km aulkian + 7 km bizikletan + 1,5 km aulkian–. Ia bost minutu gehiago behar izan zituen Alberdik, eta beste hainbeste, berriz, Azkaratek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak