Gaur arratsaldean, A-636 errepideko Beasain eta Ormaiztegi arteko Salbatoreko arkua sabotatu dutela adierazi dute Aldunditik. Xehetasun gehiago eman barik, Gipuzkoako Foru Aldundiko beharginak bidesaria "lehenbailehen" berriro martxan jartzeko lanean ari direla, eta Ertzaintzak gertakaria argitzeko ikerketa bat abiatu duela adierazi dute. "Arkuaren hanka batetik lurrera doazen kableak moztu dituzte, eta Ertzaintzak ikerketa zabalduko du. Gure aldetik, lehenbailehen konpondu nahi dugu, eta ez dakit noiz amaituko dituzten lan horiek, gaur, bihar, etzi… Momentuz, ez dago erabilgarri kobrantza sistema".