Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bidez adierazi duenez, GI-2620 errepideko instalazioetan egiten ari diren mantentze lanek eragin zuzena izango dute astean Olandixoko tunelaren erabileran. Izan ere, instalazio horietako batzuk Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneak lotzen dituen errepide zatian daude, eta hiru egunez, trafikoa erabat mozteko erabakia hartu du Aldundiak.
Zehazki, otsailaren 15, 16 eta 17an galaraziko da ibilgailuen joan-etorria; gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara, martitzenean –eta eguazten goizaldean–, eguaztenean –eta eguen goizaldean– zein eguenean –eta egubakoitz goizaldean– ezin izango da tunela gurutzatu.
Ordezko bidea
Zirkulaziorako errepidea ireki bitartean, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneak lotzeko ordezko bide gisa GI-2620 errepidearen "zeharbide zaharra" erabiltzea gomendatzen du Aldundiak.