Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko agenteek 43 urteko gidari bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, droga-trafikoaren delitu bat leporatuta. Ertzaintzatik adierazi dute "agenteek, errepideko kontrol batean ausaz auto bat geldiarazi ondoren, droga-testa" egin ziotela gidariari, eta "positibo" eman zuela anfetaminetan. Autoa miatu zutenean, agenteek speeda, marihuana eta haxixa aurkitu zituzten; ondorioz, gidaria atxilotu egin zuten. Gainera, lau telefono mugikor erretiratu zizkioten, eta horien jatorria ikertzen ari dira.
Agenteek ausaz auto bat geldiarazi zuten, eta gidaria identifikatu zutenean, konturatu ziren auto barruan "marihuana usain handia" zegoela. Autoa miatu zutenean, agenteek 1,5 gramo speed zituen poltsatxo bat, 20 gramo marihuana zituen plastikozko beste poltsatxo bat eta 21 haxix-tableta, guztira bi kilo, aurkitu zituzten, baita lau telefono mugikor eta 300 euro ere.
Atxilotua polizia-aurrekariak ditu. Datozen orduotan jarriko dute agintari judizialaren eskuetan.