Lezetxiki, neandertalen lurraldea erakusketaren bueltan Aranzadi zientzia elkarteko Jose Julian Marquezek neandertalen egunerokoa erakutsi du gaur Zaldibarren. Garai hartakoek zelan ehizatzen zuten, zelan egiten zituzten ehizarako tresnak, sua zelan egiten zuten... Saio praktikoa, eta bertaratutako gazteek, eta ez horren gazteek, ederki gozatu dute.
Neandertalen egunerokoa gertuagotik ezagutu ahal izan dute gaur eguerdian Zaldibarrera gerturatu direnek. Historiaurreko gizakiak moduan jantzita, Jose Julian Marquezek –mundu osoko ehiza tresnen erreprodukzio bilduma osoenetakoa dauka– herritarrei erakutsi die garai bateko arbasoek egiten zituzten musika tresnak, ehizarako tresnak, sua zelan egiten zuten... Eta hori guztia modu praktikoan egin du. "Plazera izan da Jose Julian Marquez gurekin izatea, bertaratu direnek gertuago ezagutu ahal izan dituzte gure arbaso izan ziren haiek, eta egunero izaten zituzten erronka eta zailtasunak ikusi ahal izan ditugu", adierazi du Arrasate Zientzia elkarteko kide Xabier Bengoak. Gaurkoarekin batera, jakin martxoaren 26an, 11:30ean, ostera ere tailerra egingo dutela.