Hain zuzen ere, gaur, zapatua, minutu gutxi barru –gozeko 11:00etan– beste hiru partidu jokatuko dituzte Aretxabaletako Iturrigorri pilotalekuan, eta horiek gazte mailako eta seniorretako partiduak izango dira. Oñatin, berriz, 16:30ean hasita etxeko pilotariek tolosarrak, Belokikoak eta ataundarrak izango dituzte aurrean, eskuz binaka kadete eta nagusien mailan. Arrasaten, 18:30ean hasiko dituzte partiduak eta hor kategoria txikietakoak izango dira protagonista, alebinak eta infantilak.
Bergaran, domekan
Asteburuko karteldegia amaitzeko, Bergaran domeka goizean jokatuko dituzte norgehiagokak. 11:00etan hasita infantil mailako partidu bat eta senior mailako bi partidu jokatuko dituzte.