Ohorezko gizonezkoen erregional mailan Aloña Mendi (22 puntu) da etxean jokatuko duen ordezkari bakarra. Oñatiarrek hiru partidu irabazi dituen Euskalduna (14) izango dute aurrean domekan (16:30). Kanpoan jokatuko duten gainontzeko ordezkariei dagokienez, Mondrak (33) Oiartzunen (22) zelaian jokatuko du zapatuan (15:30), Añorgaren (21) kontra jokatuko du Aretxabaletak (34) zapatuan (16:30), eta Bergarak (28) Ordiziaren (22) kontra neurtuko ditu indarrak (16:00).
Leintz Arizmendik liderraren kontra
Emakumezkoen ohorezko erregional mailan, berriz, laugarren dagoen Leintz Arizmendik (34) liderra hartuko du domekan Mojategin, Eibar (45). Hain zuzen, eibartarrek asteburuan galdu dute lehenengoz, Oiartzunek 0-1 irabazi die. Bergararrek (17), berriz, Tolosan (14) jokatuko dute domekan (16:00).