"Agintariek joera dute, azken aldian, zakua zerga berriekin betetzeko, esaterako bidesarien bidez. Ikusi dugu nola 2018an, Gipuzkoan, N-1ean eta A-15ean, bidesaria jarri zitzaien kamioiei, gero epaitegiek baliogabetu zuten arren. Hiruren ustez, errepideak ondasun publikoak dira, denok erabiltzen ditugunak eta publikoki, zergekin jasotakoaren bidez, konpondu beharko liratekeenak. Ez da zilegi konponketa erabiltzaile batzuei kargatzea", adierazi dute.
Eta azpimarra jarri dute garraiolariengan. Batetik, automobilek ordainduko dutenaren bikoitza ordaindu beharko dutelako; eta honegatik, bestetik: "Ez dute ibilbide alternatiborik, Deskargako bide zaharra debekatuta baitute kamioiek".