Elgetatik eta Bergaratik pasako da Itzulia

Xabier Urtzelai 2022ko ots. 9a, 15:05

Bauke Mollema putz batean –eskuman– ihesaldiko beste lagunei begira, Gorlako gainean, iaz.

Apirilaren 4tik 9ra bitartean egingo duten Euskal Herriko Itzuliko ibilbidea aurkeztu dute gaur Hondarribian –bertan hasiko da lasterketa, erlojupeko batekin–. Eta, bosgarren eta seigarren etapetan ziklistak Debagoieneko errepideetatik pasako dira, Elgetatik, eta Bergaratik.

Itzuliaren 61. edizioa banakako erlojupeko batekin hasiko dute –zazpi kilometrokoa– Hondarribian (apirilak 4), eta Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Bizkaia zeharkatuko ondoren (882 kilometrotan) Arrateko Santutegi mitikoan amaituko dute lasterketa, hilaren 9an. Hala, bosgarren eta seigarren etapak Debagoienetik igaroko dira.

Bosgarren etapa Bizkaiko lurretan egingo dute neurri handian. Zamudioko parkean hasiko dute etapa, eta Mallabian amaituko dute. Eta tartean, ziklistak Elorriotik sartuko dira Elgetara, eta hor Karabietaruntz hartuko dute: "Oso etapa zaina izango da hasiera-hasieratik; ez dago lehen mailako mendaterik, baina txirrindulariak etengabe gora eta behera ibiliko dira. Eta, eguraldiaren arabera, oso etapa gogorra izan daiteke. Taldeen taktikak erabakigarriak izan daitezke, eta amaiera izugarria izango da, azken kilometroan % 16ra arteko malda aurkituko baitugu, eta sailkapen orokorreko txirrindulariek ez dute atsedenik hartzeko tarterik izango", adierazi dute aurkezpenean. 

Bosgarren eta seigarren etapak pasako dira bailaratik, Elgetatik eta Bergaratik.

Seigarren eta azken etapa, berriz, Eibarren hasiko dute eta Arraten amaitu. Eta iaz gertatu moduan, ziklistek Elosu igoko dute, eta Gorla jaitsita iritsiko dira Bergarara. "Itzuliko etapa nagusia izango da; hori esanda nahikoa da. Hasieratik oso etapa gogorra eta selektiboa izango da, eta sailkapen orokorreko txirrindulariek izango dute protagonismoa; talde zabala izatea garrantzitsua izango da etapa kontrolatu eta Arraten gailentzeko". Lasterketa osoaren gaineko informazioa, hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak