Bi greba egun deitu dituzte Osakidetzan, otsailaren 25 eta 28rako

Jon Irizar Aranguren 2022ko ots. 7a, 13:10

Bilbon Osakidetzako sindikatuek egin duten agerraldiko une bat. (Argazkia: Satse)

Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bi greba egun deitu dituzte Osakidetzan; zehazki, otsailaren 25ean Lehen Arretan egingo da lanuztea, eta otsailaren 28an, aldiz, osasun sistema osoan. Horrez gain, otsailaren 26rako manifestazioak iragarri dituzte Bilbon, Donostian zein Gasteizen, 12:00etan.

"Arazo larriak konpontzeko Jaurlaritzak duen borondate eza" salatzeko, Osakidetzan gehiengoa duten Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bi greba egun eta hiru manifestazio deitu dituzte otsaila bukaerarako.

Otsailaren 25erako egin dute lehen deialdia: Lehen Arretan egingo da lanuztea. Hurrengo egunean emango diote jarraipena aldarrikapenei, Euskal Autonomi Erkidegoko hiru hiriburuetan egingo duten manifestazio banarekin. Azken aldarria, berriz, otsailaren 28an egingo dute. Osakidetza osoan greba eguna deitu dute bost sindikatuek.

Negoziazio mahaia

Urtarrilaren 23an egindako mobilizazioen ostean, Osakidetzak eta Osasun Sailak "pauso bakar bat ere eman ez dutela" adierazi dute Bilbon egin duten prentsaurrekoan. Negoziazio mahaia edukiz "hustu" izana leporatu diote administrazioari, mahai sektorialean edukiak "inposatzen" direla eta "ezer negoziatzen" ez dela iritzita; ondorioz, negoziazio "erreal bat" planteatu arte berriro bertan parte hartuko ez dutela iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak