Elena Lete da Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeko presidente berria

Jon Irizar Aranguren 2022ko ots. 7a, 12:04

Gaur goizean egindako Osasun Batzordean, Kerman Orbegozok utzitako presidente kargua betetzeko bozketa egin da. Hautagai bakarra aurkeztu da: Elena Lete bergararra. Aldeko zortzi botorekin eta sei abstentziorekin, Bergarako alkate ohia organo horretako presidente berria da. 2021eko uztailetik legebiltzarkidea ere bada.

Astelehenero legez, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordea egin da. Gaur, gainera, berritasun batekin: Kerman Orbegozok legebiltzarkide eta batzordeko presidente izateari utzi dio, Donostiako Udalera joan baita zinegotzi moduan, eta presidente berria hautatzeko bozketarekin hasi da saioa.

Hautagai bakarra aurkeztu da postu berrirako, EAJ/PNV alderdiak iradokitakoa: Elena Lete bergararra. Aldeko zortzi botorekin eta sei abstentziorekin, Orbegozoren lekua hartu du Bergarako alkate ohiak, eta organo horretako kargu gorena izango da gaurtik aitzin.

Hiru hilean behin biltzen da Osasun Batzordea, eta partaidetzara bideratutako talde administratibo zein soziala da; hots, politikoez zein bestelako adituez osatutako batzorde honen ardura administrazioaren jardunaren jarraipena egitea da, eta hala hobesten duten kasuetan, administrazioari bere ekintzez galdetzea.

Kerman Orbegozok Eusko Legebiltzarra uzteaz bat, Garikoitz Mendizabalek hartu du haren lekukoa Legebiltzarrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak