Lehenengo zatian bergararrek izan dute baloia, nahiz eta ez dioten arrisku handirik sortu Aloñako atezainari. Eroso zeuden partiduan bi taldeak eta lehen zatiko azken minutuetan partidua bizitu egin da eta lehenengo gola egiteko aukerak izan dituzte biek ala biek.
Bigarren zatian, etxekoak biziago zelairatu dira eta euren zelaian baino oñatiarren zelaian jokatzen saiatu dira. 17. minutuan falta baten ondoren lortu dute norgehiagokako gol bakarra eta ostean erritmoa moteltzen saiatu dira. Azken txanpan oñatiarrak estutu egin dute bergarakoak jokalari bat gutxiagorekin geratu ostean, baina ez dute berdinketa lortu eta hiru puntuak Agorrosinen geratu dira.