Sailkapenaren erdialdean daudenen arteko lehia egongo da ikusgai bihar Agorrosinen. Mahoneroendako (25 puntu) etxean jarraian jokatzen duten bigarren derbia izango da, eta joan den asteko 1-1ekoa baino uzta handiagoa jasotzeko asmoz zelairatuko dira oraingoan. Oñatiarrak (22) Azkoagainen Real Unionen kontra 1-0 irabaztetik datoz, eta emaitza horrek indartu egin ditu txantxikuak.
Aretxabaletak (31) eta Mondrak (32) ere etxean jokatuko dute asteburuan. Arrasatearrek bederatzigarren dagoen Mutriku (24) hartuko dute Mojategin, eta aretxabaletarrek apur bat atzerago –12. postuan– dagoen Ordizia (22) izango dute aurrean. Eta emakumezkoen ohorezko erregional mailan, Leintz Arizmendik (34) atseden izango du eta Bergarak (14) kanpoan jokatuko du, sailkapenean azken postuan dagoen Touringen (15) zelaian.