Otsailak euskal kulturgintzaren eta frantziskotarren bi erreferente eraman ditu azken hamarkadetan Arantzazun. Lehena, Bitoriano Gandiaga; 2001eko otsailaren 21ean zendu zen fraide eta euskal poeta mendatarra. Bigarrena, Pello Zabala; atzo hil zen, 2022ko otsailaren 2an, fraide, idazle, musikari, irrati esatari eta meteorologo amezketarra.
Patua edo, milurtekoaren hasieran heriotzaz eta "beste bizitzaz" hainbat poema idatzi zituen lehenak. Bigarrenak, berriz, hitzak hartu eta musika eta ahotsa jarri zizkien. Hona horren adibide bat.
Joango naz.
Ez dot urrerik itsiko, eta ez dot eroango.
Joango naz, isilik.
Eta nork jakingo dau inoiz hil nintzanik, bizi nazanik ia inork ez badaki.
Nire ama, nire anaiak, nire praileak. Nun izango dira?
Umetan lez dagoke nire gorpua lo,
amalurraren altzo geldi eta sakonean.
Etzanik lagako dot, luze eta argi gabe,
amesik gabeko gau geldi eta luzean.
Nire praile gajoak ehortziko nabe, gajoak,
nire ama eta anaiak baitira.
Bilduko dituen nire esku lazatuak,
beti estutu neban gurutzari lotuz.
Jantziko deustie limosnako neure betiko abitua,
ta erongo nabe nungo hobi barrira, maitasunez.
Algodoia aldendurik, alkohola doaken lez, aldeko dot aidera.
Argi ta garbiki.
Jaunaren bi eskuak dodazan kabira.
(Hitzak: Bitoriano Gandiaga. Musika eta ahotsa: Pello Zabala)