
Antizikloiaren eraginpean jarraitzen du Euskal Herriak: egunez, eguzkia, nahiz eta gehiegi ez epeldu; eta hotz handia gauez. Datorren gauerako 0 graduko gutxieneko tenperatura dago iragarrita, adibidez, Arrasaterako, eta Euskalmetek ez du, azken gauetarako ez bezala, abisurik aktibatu –Araban, bai–.

Abisu horia astelehenetik martitzenerako gauean itzuliko da Debagoienera, muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik, 00:00etatik 10:00etara. Oro har, "izotz txikia" iragarri du Euskalmetek, baina handia egin dezake zenbait lekutan; "bereziki, Araban".
