Gasteizko Santiago Ospitaleko Neurologia Saileko buru izandako Goicoecheak eskainiko du ikastaroa. Medikuntza-azalpenik ez duten sintometan eta minean aditua da, gainera, eta buruko minen gaineko hainbat liburu idatzitakoa.
Migrainak jasaten dituztenei bideratutako bost saio izango dira eguenetan, otsailean hasita, eta izena emateko epea zabalik dago –20 euro–. Horretarako zein argibideak jasotzeko honako helbidera idatzi behar da: goienagusi@gmail.com.