Asteotako Eroskiren 'Elkartasun Zentimoak', besteak beste, Mundukiderentzat

Txomin Madina Milikua 2022ko urt. 10a, 18:56

Bost GKEren artean banatuko du Eroskik otsailaren 2ra arte Elkartasun Zentimoak ekimenaren bidez batutako dirua, eta horien artean da Mundukide. Erakundeak Brasilen eta Mozambiken dituen proiektuetara bideratuko du jasotakoa.

COVID-19ak eragindako kalteak gehien sufritu dituzten komunitateei laguntzea du helburu Eroskiren 'Elkartasun Zentimoak' izeneko ekimenak, eta horren baitan otsailaren 2ra arte batutako dirua bost GKErentzat izango da; tartean, Mundukiderentzat.

Ekarpena Eroskiren edozein ordainlekutan egin ahalko da, egindako erosketa ordaindu aurretik: datafonoan botoi berdea sakatu besterik ez du egin beharko lagundu gura duenak. Hala, erosketa 5 eta 30 euro artekoa bada, hamar zentimoko ekarpena egin ahal izango da; erosketa 30 euro baino gehiagokoa da, ekarpena 20 zentimokoa izango da.

Dohaintza automatikoki sortuko den tiket gehigarri batean egongo da islatuta, baita bezeroaren bankuko kontu korrontean ere. Tiketean azaltzen den dohaintza kodearen bidez, ekarpena egin duenak dohaintza ziurtagiria eskatzeko aukera izango du. Kanpainari buruzko informazio guztia eroski.wordlcoo.com webgunean dago eskuragarri.

Mozambike eta Brasil

Mundukidek Mozambiken eta Brasiulen dituen proiektuetara bideratuko du Elkartasun Zentimoak ekimenaren bidez jasotako dirua: Mozambiken, herrialdearen iparraldeko nekazarien elikadura segurtasuna eta garapen ekonomiko sustatzeko; Brasilen, aldiz, MSTko nekazal kooperatibetako bazkideen trebakuntza teknikoa eta eta gestio kooperatiboa sustatzeko.

Eroski eta Mundukideren arteko harremana ez da berria. Izan ere, urteroko ekarpena ekonomiko baten bidez GKEaren programak babesteaz gain, Eroskik bere bazkideen artean boluntario korporatiboen barne-plazak ere deitzen ditu urtero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak