Aloña Eskoriatza baino gehiago izan da (3-0)

Imanol Beloki Unamuno 2022ko urt. 9a, 12:03
Aloñako taldeko jokalariak atseden une batean. Argazkia: Aloña

Areto futboleko gizonezkoen bigarren mailan derbia izan zen atzo, Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Ingou Coinbroker Aloñak eta Eskoriatzak neurtu zituzten indarrak, eta etxekoak izan ziren garaile, 3-0. Harmailak beteta, urteko lehenengo partidua izan zuten bi taldeek, eta derbietan pasa ohi den moduan, zer gertatuko zen aurreikustea zaila izan arren, oñatiarrak izan ziren jaun eta jabe.

Oñatiarrek hiru gol sartu zizkien eskoriatzarrei, eta, hori, aurkariaren atean izan zituzten aukera ugarirengatik izan zen. Eskoriatzarrak aritu ziren oñatiarren atean baloia sartzeko zirrikituak bilatzen, baina, etxeko taldeak ongi eutsi zuen defentsan. Derbia irabazita, sailkapenean bosgarren postuan dago Ingou Coinbroker Aloña taldea, eta Eskoriatza berriz, azken aurreko postuan dago, puntu beharrean.

Maila Nazionalean, galdu eta berdindu

Maila Nazionaleko bailarako taldeek ere jokatu dituzte partiduak asteburuan. Eskoriatzak, Tolosala taldearen aurka jokatu zuen Manuel Muñoz kiroldegian, eta Jokin.Vk, Julenek eta Urzek golak sartu arren, aurkariek gehiago sartu zituzten. Hala, 3-5 galdu zuten Alkaideren mutilek. Dena den, sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dute; hirugarren postuan daude eskoriatzarrak 28 punturekin liderrarengandik –Afantxo– bost puntutara.

Mondratek, berriz, etxetik kanpo jokatu zuen Laskorain taldearen aurka, eta 2-2 eginda, puntu bakarrarekin bueltatu ziren etxera. Sailkapenean, erdiko postuetan daude arrasatearrak. Hain zuzen ere, zazpigarren postuan 23 punturekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak