Oraingo asteburuan jokatuko dituzte Udaberri Sariko lehenengo norgehiagokak. Iaz, esaterako, txapelketa ekainean amaitu zuten –Besteak beste, seniorretan Bergarako Etxezarretak eta Rezustak jantzi zituzten txapelak, legazpiarrei irabazi ostean–, baina aurten normaltasunera itzuli nahi dute eta aurreikuspena da finalak martxoaren 27an jokatzea. Hala, bailarako pilotariak torneo horretan buru-belarri murgilduko dira datozen asteotan. Asteburuan, esaterako, egubakoitzean hasita izango dira bailaran partiduak. Eguaztenean, hilak 7, Aretxabaletako Iturrigorri pilotalekuann etxeko senior mailako pilotariek Intxurreren kontra jokatuko dute (19:00).
Domekan, hilak 9, Oñatin eta Bergaran izango dira partiduak. Zubikoan (11:15) jokatuko dituzte kadeteek, Bergarakoen kontra lehenengo partiduan, eta Ilunpekoen kontra bigarrenean. Eta, Bergaran seniorren lehiak izango dira (11:30). Lehenengo partiduan Oriokoak izango dira bisitari, eta bigarrenean Zumaiakoak.
Guztira, kadete mailan 39 taldek hartuko dute esku –lehenengo eta bigarren mailan–, 24 taldek gazte mailan, ea 49 taldek senior mailan.