Aretxabaleta, Arrasate eta Bergarako kaleak bisitatuko dituzte Errege Magoek

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko urt. 4a, 16:10

Errege Magoak 2021ean, Arrasaten.

Osasun egoera dela-eta, Oñatin eta Eskoriatzan bertan behera utzi dute Meltxor, Gaspar eta Baltasarren bisita; baita Eskoriatzako Belengo estalpe biziduna ere. Aretxabaletan, Arrasaten eta Bergaran egokitzapenak egingo dituzte segurtasun neurriak bete ahal izateko.

Aretxabaletan 18:30ean abiatuko da Errege Magoen desfilea Ibarra kiroldegitik. Kalerik kale egingo dute ibilaldia baina, ez dute geldialdirik egingo umeen gutunak jasotzeko.

Arrasaten ez dute desfilerik egingo aurten, baina Herriko Plazan izango dira umeen gutunak jasotzen eta gozokiak banatzen, 19:00etatik 20:00etara.

Bergaran, Udal biltegitik abiatuko dute desfilea 19:00etan eta kalerik kale joango dira, ohi baino ibilbide luzeagoa eginez. Goxokirik ez dute botako eta plazan ez dute geldialdirik egingo. Ibilbidea ondorengoa izango da: Udal biltegia - Masterreka - Zubieta - San Lorentzo - Matxiategi - Urdangarin pasealekua – Elemental zaharreko zubipea - Herrilagunak - Irala kalea - Irizar - Barrenkale – San Martin plaza - Bidekurutzeta - San Pedro - Artekale - Arruriaga – Biltegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak