Osasun egoera dela-eta, antolatzaileek bigarren urtez jarraian hartu behar izan dute ohiko mobilizazioa bertan behera uzteko erabakia eta ez dela erraza izan adierazi dute.
Saretik esan dutenez, mobilizazio bakarra beharrean ehunka izango dira, eta, "inoiz baino beharrezkoago" ikusten dute "aldarrikapena bizirik mantentzea eta Euskal Herriko herri guztietako kaleak betetzea, bidea egiten jarraitzeko: bizikidetzarako bidea, bakerako bidea, etxerako bidea".
Hitzorduak herriz herri
- Antzuola: 17:00etan Plazan.
- Aretxabaleta: 17:00etan Portasoleko autobus geltokian hasita.
- Arrasate: 17:00etan Seberon.
- Bergara: 17:00etan San Martin Plazan.
- Elgeta: 17:00etan Herriko Plazan.
- Eskoriatza: 17:00etan Plazan.
- Oñati: 17:00etan Eltzian.
- Leintz Gatzaga: 17:00etan Plazan.
- Aramaio: Ez da mobilizaziorik egingo eta Arrasatera joateko gonbidapena egin da.