Bihar, abenduak 31, egongo da itxita, 00:00etatik 05:00etara. A-636 autobideko mantentze lanen barruan, Zubiaurre tunela garbituko dute Beasainerako noranzkoan. Horregatik, bost orduz, Bergara-Antzuola zatiko galtzada itxita egongo da, 23,000 eta 19,000 kilometro puntuen artean. Alternatiba gisa, GI-627 errepidea erabiltzea gomendatzen da, Ibargarai hiribidetik eta Urteaga kaletik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.