Hilaren 30eko Emakumezkoen Gabonetako torneoa, bertan behera

Xabier Urtzelai 2021eko abenduaren 28a

Txapelketako antolatzaileek adierazi dute hilaren 30ean jokatzekoak ziren Emakumezkoen Gabonetako torneoa bertan behera utzi behar izan dutela, Realeko bigarren taldeko zenbait jokalarik positibo eman dutelako. Kontrara, abenduaren 29ko maila txikietako partiduekin aurrera egingo dute.

Debagoieneko selekzioak eta Realeko bigarren taldeak abenduaren 30ean Ibarran jokatu beharreko partidua bertan behera utzi behar izan dute. Berez, hiruko torneoa jokatu behar zuten, baina Atletico Linceren parte-hartzea kolokan zegoelako moldaketak egin zituzten, eta azkenean Debagoienak eta Realak jokatu behar zuten norgehiagoka. 

Bada, hori ere ez, Realeko bigarren taldeko zenbait jokalariren positiboak tarteko talde txuri-urdineko osasun zerbitzuek erabaki dute onena dela bidaiarik ez egitea.

Kategoria txikietako partiduak, bihar, normaltasunez

Bihar, abenduak 29, protagonismoa kategoria txikietako nesken taldeek izango dute, alebin, infantil eta kadete mailako partiduekin aurrera egingo dute. Eta, Debagoieneko taldeekin batera batuko dira hor Lagun onak, Anaitasuna, Tolosa edota GoierriGorri moduko taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak