Ezkerreko hautagaiaren "garaipen argia" Txilerentzat, Hego Amerikarentzat eta justizia soziala, berdintasuna eta demokrazia defendatzen duen ororentzat "albiste paregabea" dela gaineratu dute alderdiaren asanbladako kideek.
Era berean, gogoratu dute datozen hilabeteetan Kolonbian eta Brasilen hauteskundeak egingo direla: "Konfiantza dugu bi herrialdeetako boto-emaileak txiletarrek erakutsitako burujabetza eta justizia sozialaren izpirituaz jabetzea".