Reyes Azkoitia txapelketako finalak, hilaren 30ean

Xabier Urtzelai 2021ko abe. 22a, 17:06

Abenduaren 30ean jokatuko dituzte Bergarako pilotari gazteei zuzendutako Reyes Azkoitia txapelketako finalak –partiduak goizez izango dira–. Hain zuzen, bihar, hilak 23, jokatuko dituzte finalerdiak (18:15). 

Reyes Azkoitia txapelketako bigarren edizioko finalerdiak jokatuko dituzte bihar, hilak 23, Bergarako frontoian. Agirre, Etxaniz, ilarduiatarrak, Olano, alberditarrak, Zamakola, Rincon, Etxabe, Contreras eta Etxeberria izango dira kantxan, benjamin, infantil eta alebin kategoriatan. Eta, kanporaketa hori gainditzen duten bikoteek finalera egingo dute salto. Abenduaren 30ean jokatuko dituzte final horiek, goizean zehar. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak