'Abiatu' eskuratzeko kanpaina luzatu egin dute

Julen Iriondo M. de Zuazo 2021ko abe. 23a, 08:37

Hamar bat egunean izan da Debagoienean Beasain-Bergara autobideko bidesariari buruzko aurrez aurreko zerbitzua, Bergaran eta Antzuolan. Aurreko astean amaitu zen kanpaina, baina, izandako "erantzun ona" eta gaiarekin lotuta zenbat dei jasotzen ari diren ikusita, luzatzea erabaki dute.

Bidegiko langileak Antzuolako udaletxean egongo dira urtarrilaren 10ean eta 26an, eta Bergarako Ondartzan –goizez– eta udaletxean –arratsaldez– abenduaren 30ean eta urtarrilaren 19an, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Herritarrek bertan eskuratu ahalko dute Abiatu gailua edo euren autoaren matrikula banku-txartel bati lotu; aurreneko aukerak deskontuetarako modua dakar; bigarrenak, ez. Urtarriletik aurrera ordaindu beharko da autobidea erabiltzeagatik. Aldundiaren zerbitzuarekin, orain arte, 41 lagunek eskatu dute Abiatu Antzuolan, eta 36k Bergaran. Beste hamalauk, erdi eta erdi, banku-txartelarekin lotu dute autoaren matrikula.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak