Gabonetarako ekimenak antolatu dituzte Debagoienako herri desberdinetako Sare taldeek

Ainhoa Arana 2021ko abe. 22a, 16:11

Urtarrilaren 8rako manifestazio nazionala deitu du Sarek presoen aldeko eskubideak aldarrikatzeko helburuarekin eta Sareko Debagoieneko taldeetatik ere deialdi horrekiko atxikimendua adierazi dute. Ez da izan, ordea, bailaratik egin duten deialdi bakarra: abenduaren 26arako, Gipuzkoan, bizikleta martxa antolatu dute Martutenera eta ondoren Donostiako manifiestaziora joateko deia egin dute. 

Debagoienean bertan ere izango dira ekintzak datozen egunetan: hilaren 31n, elkarretaratzeak egingo dituzte Oñati, Bergara, Antzuola, Aretxabaleta eta Eskoriatzan; Arrasaten, berriz, manifestazioa antolatu dute. Arratsaldeko zazpietan izango dira guztiak.

Horrez gain, beste hainbat ekintza antolatu dituzte herriz herri: abenduak 31an, esaterako, Kurtzeberrira igotzeko deia egin dute Aretxabaletan; goizeko 11:00etan ekitaldia egingo dute bertan. Eta bezperan, Bergaran, bertso saioa antolatu dute seminarixoan, arratsaldeko 19:00etan.  Amets Arzallus, Sustrai Colina, Uxue Alberdi eta Nerea Ibartzabal bertsolariek parte hartuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak