Dorletako Amako txirrindulari gazteek hasiera ona eman diote denboraldiari

Ainhoa Arana 2021ko abe. 21a, 10:04

Bi urteko luzeko etenaldiaren ondoren, gogotsu hartu dituzte txirrindulari gazteek lasterketak eta estrenaldi ona izan zuten aurreko astean Asteasun jokatu zen BTT lasterketan. Domekan, hilak 19an, Itsasondon izan ziren eta emaitza onak lortu zituzten

Bailarako gazteak pozik bueltatu ziren Itsasondon jazo zen lasterketatik. Benjaminetan bi txirrindularik parte hartu zuten, Oinatz Bailez eta Nile Agirretxe, eta bakoitza bere mailako garaile izan zen. Alebinei dagokionez, Oxel Kortabarria, Ainhoa Plaza, Katixa Navarro eta Maialen Sanchok lasterketa polita burutu zuten. Neskatan Katixa Navarro izan zen irabazlea eta atzetik Ainhoa Plazak, bigarren postua lortu zuen. Taldeko Infantilak ere bertan izan ziren eta Izortz Llodio, Beñat Plaza, Unai Ormaetxea eta Manex Larrañaga izan ziren maila honetako parte hartzaileak. Unai Ormaetxea Aramaioarra hirugarren postuan sailkatu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak