Selekzioarekin korrika egiteari uko egin diote

Imanol Beloki Unamuno 2021ko abe. 20a, 12:16

Euskal selekzioko korrikalariak, 2019ko Zegama-Aizkorrin, irten aurretik. Argazkia: SERGI COLOME

Mendi lasterketetako korrikalari gehienek ez dute berriro korrika egingo euskal selekzioaren elastikoarekin, zuzendaritza berriak hartu dituen erabakiak "onartezinak" direla adierazita. gaineratu dute euskal selekzioa orain arte izan dena izatea nahi dutela.

Mendi lasterketetako euskal selekzioko korrikalariek argitaratu duten oharraren arabera, uko egin diote selekzioarekin korrika egiteari. Euskal Mendizale Federazioko zuzendaritza berriak hartu dituen erabakiak "desegokiak" direla iruditu zaie, eta horrenbeste urtean sortutako proiektua "hankaz gora" jartzea egotzi diote, 2021eko mendi lasterketetako euskal selekzioko korrikalari guztiek sinatu duten oharrean adierazten den moduan.

Asier Alonso, Iñigo Alzola, Xabi Lete, Iban Letamendi, Aritz Kortabarria, Jokin Garay, Oihana Kortazar eta Ainara Uribarri korrikalari debagoiendarrak dira historikoki selekzioan ari-tu direnak; aurten, baina, Alzola eta Lete izan dira lehiatzen bakarrak.

Arazoaren jatorria eta ondorioa

2021eko otsailean, Euskal Mendi Federazioaren hauteskundeak egin zituzten, eta zuzendaritza berria eratu zen, talde bakarra aurkeztuta. Hasieran, gauzak ondo bidean, lantalde berak funtzionatu zuen, baina txapelketak iristear zeudela gorabeherak iritsi zirela adierazi du zuzendaritza berriarekin izandako desadostasunen ondorioz ardurak utzi zituen Iñaki Uribe-Etxeberriak, mendi laster-ketetako euskal selekzioko arduradunak: "Zenbait txapelketatarako dirurik ez zela egongo esan ziguten, Munduko Kopan ezingo genuela parte hartu... Ez genuen ulertzen, aurrekontu horiek aurreko zuzendaritzak onartutakoak zirelako eta korrikalariekin konpromisoak hartuta genituelako. Hala ere, aurrera jarraitu genuen, baina urte amaieran Euskal Mendi-zale Federaziotik behar bat sortu zen, korrikalariak behar zituztelako Madeiran (Portugal) izango zen proba baterako. Ez genuela ondo ikusten esan ge-nien, baina lau-bost korrikalari hautatu zituzten ausaz, eta hara eraman, gure erabakia kontuan izan gabe. Orduan utzi nuen nik selekzioa. Berdina gertatu zen Italiako Munduko Kopako azken lasterketan... Joan den astean, berriz, orain arte hautatzaile lanetan aritu direnak kaleratu egin zituzten, eta horregatik egin diote uko korrikalariek euskal selekzioko elastikoa janzteari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak